Santixa eguna eta San Esteban jaiak Uribarrin

Maialen Regueiro 2019ko uztailaren 27a

Eguenean Santixa eguna ospatu zuten Aramaioko Uribarriko Gureixa auzoan. Eguraldiak lagunduta, meza, kalejira eta kantu bazkariaz gozatu zuten, besteak beste. Hala, asteburuan San Esteban jaiak ospatuko dituzte. 

San Esteban jaietako egitaraua

Gaur, 12:00etan, meza egingo dute, abesbatzak lagunduta; 13:00etan, bolo txapelketa, eta trikitilariekin auzo-jira ere bai, aldi berean; 17:30ean, briska eta mus txapelketa izango dira; 18:00etan, ume jolasak; 19:30ean, Ertzak taldearen kontzertua; 21:00etan, afaria, Zuk ein, zuk jan; 22:30ean, azkenik, Los Clayton taldearen emanaldia. Domekan, auzoko hildakoen aldeko meza egingo dute, 12:00etan, eta karta jokoetako finalak, 12:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak