65.600 euro, hainbat inbertsio egiteko eta behar berrietarako

Julen Iriondo 2019ko abu. 6a, 10:50
Mendi bizikletan lehian.

Uztailean egindako osoko bilkuran, aho batez onartu zuen udalbatzak 2018ko likidazio positiboa horretara bideratzea.

Dirua ondorengo gauzetarako izango da: udaletxeko fitxaketa sistema berria jartzeko (877,25); Pedro Ignazio Barrutia kalean, erreka kontra, hesi berria jartzeko (14.760,00); Arragako ur edangarri sarean berritze lanak egiteko (4.500,00); Bentamotz bideko "malda handi eta bihurgunedunean" hormigoia aldatzeko (6.500,00); arrapala mugikor berrirako (1.072,80); kultura etxerako armairuetarako (500,00); kultur etxerako hogei aulkitarako (850,00); kultur etxeko aretoko soinu ekipoaren berrikuspena eta konponketa egiteko (2.000,00); Uribarriko aparkalekuko bidea eta aparkalekua bera asfaltatzeko (18.460,06); Basautiko bidearen lehen zatia asfaltatzeko (10.106,53); jaietako agertokiaren toldorako (3.500,00); eta duatloia egiteko (2.500,00).

Mendiko duatloia, azaroan

Azaroaren 17an mendiko duatloia egingo da Aramaion. Untzillan hasi eta amaituko da, eta Muru eta Asensiomendi artean burutuko da. Banaka edo binaka parte hartu ahalko da. Izena emateko: Kirolprobak.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak