San Esteban jaiak ospatuko dituzte asteburuan Uribarrin

Julen Iriondo 2019ko uzt. 23a, 20:15

Barikuan, 16:00etan da egitarauko lehen hitzordua, auzolanerako. Txupinazoa 19:30ean botako dute, eta kanpai jotzea egingo dute jarraian. 21:30ean kantu eta bertso afaria egongo da: bertsotan Manex Agirre eta Xabi Igoa ariko dira, eta Arantzazu Ruiz de Azua eta Manex Arriolabengoa kantuan, akordeoiarekin eta gitarrarekin.

Zapatuan, 12:00etan meza egingo dute, abesbatzak lagunduta; 13:00etan, bolo txapelketa, eta trikitilariekin auzo-jira ere bai, aldi berean; 17:30ean briska eta mus txapelketa izango dira; 18:00etan, ume jolasak; 19:30ean, Ertzak taldearen kontzertua; 21:00etan, afaria, Zuk ein, zuk jan; 22:30ean, azkenik, Los Clayton taldearen emanaldia.

Domekan, auzoko hildakoen aldeko meza egingo dute 12:00etan, eta karta jokoetako finalak 12:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak