Santa Marina jaiak ospatuko dituzte Arriola eta Arexola auzoetan

Arantzazu Ezkibel Galdos

Santa Marina jaiak ospatuko dituzte Arriola eta Arexola auzoetan egubakoitzean hasi eta domekara bitartean. Bihar, 20:00etan hasiko dituzte jaiak, etxafuego eta kanpai erreplikarekin.

21:00etan, auzo afaria izango dute, Aitor Mendiluzek eta Alaia Martinek girotuta.

Bizikleta lasterketa

Zapatuan, 12:00etan, meza izango dute. Ondoren, Ibarratik Arexolara bizikleta lasterketa egingo dute. Arratsaldean, kanpai jotzea, mus eta briska txapelketak, kalejira eta berbapasie izango dituzte. 23:00etan, Izer eta Narbaiza trikitilariekin erromeria izango dute, Arriolan, eta goizaldean, txokolate beroa eskainiko dute bizkotxoarekin.

Meza, abesbatzarekin

Domekan, 12:00etan, meza nagusia izango dute, Aramaioko abesbatzak girotuta, eta ondoren, Arriolako plazan kantu saioa egingo dute. 18:00etan, ume jolasekin amaituko dira jaiak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak