Sua egitea debekatuta, irailaren 22ra bitartean

Julen Iriondo 2019ko uzt. 9a, 14:07

Foru Agindua jarri du indarrean Aldundiak, eta ezingo da surik egin Arabako edozein motatako landa eremuetan, baso publiko zein pribatuetan, parke naturaletan, errepideetako atsedenguneetan eta aisialdirako parkeetan –barbakoa egonkor edota mugikorretan–; horrenbestez, Andramarin eta Marixekan horretarako prestatuta dauden tokietan ere ezingo da surik egin. 

Sua egiteak 1.000 euroko isuna ekar dezake, eta eragindako kalte eta galerak ordaindu beharra. Horrez gain, gaiaren inguruan Zigor Kodeak araututakoak ere aplikatu ahal izango zaizkie araua hausten dutenei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak