Ikusleak faltan, baina talentua soberan

Xabi Gorostidi 2019ko eka. 28a, 21:22
Diskofagia taldeko partaideak, Sastiñan.

Ekainean Sastiñan egin duten kontzertu zikloko azkena izan da gaurkoa, Diskofagia bikoteak eskaini duena. Beroarekin eta garagardorik saltzen duen tabernarik gabe ekin diote lanari, hamar ikusleren aurrean; baina gutxika ikusle kopurua bikoiztu dute, eta euren doinu akustiko goxoekin Aramaioko Plaza freskatu dute.

"Hasieran pentsatu dugu: hutsik dagoen plaza eder batean jo behar dugu. Hau da hau! Sekula gertatu ez zaigun zerbait izan behar zen, eta gogotsu geunden esperientzia berri hori probatzeko; baina azkenean hamar lagun gerturatu zarete, eta gure ametsa zapuztu duzue!" esan du taldeko gitarra joleak, umoretsu, lehen kanta jo baino lehen.

Anboto Merenderue itxita egoteak –datorren astean zabalduko dute– eta gaurko beroak, ez zuten askorik laguntzen. Aramaioar gehienak parke alboko tabernetan zeuden, bertako terrazetan freskatzen. Baina Aramaion badaude musikazale fidelak, komoditatea alde batera utzi eta Diskofagiaren kontzertura joan direnak. 

Bikoteak emanaldi hurbila, goxoa eta umore ukituduna egin du. Bertsio akustikoak jo dituzte, besteak beste, Amy Winehouse, The Beatles, Led Zeppelin edo Bon Jovi bezalako taldeenak. Azken horren Always abestia jo dute, boda baten jotzeko ezkonberriek espreski eskatutakoa, eta ez zaie batere gaizki atera, egia esan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak