Erraldoien eta buruhandien kalejirarekin hasi dute eskolakoek ikasturte amaierako jaia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko eka. 8a, 16:00

Etxafuegoa botata, kalejira egin dute buruhandiekin eta erraldoiekin plazatik eskolara. Izan ere, gaur, ikasturte amaierako jaia izan dute San Martin eskolan. Ndank Ndank elkarteak girotu du musikaren goiza, eta ondoren bazkaria egin dute eskolako jantokian.

Ikasturte amaierako jaia giro onean ospatu dute Aramaion. Eskolako neska-mutikoak, irakasleak eta gurasoak plazan elkartu dira; eta, trikitilarien laguntzarekin kalejira egin dute eskolaraino, buruhandiekin eta erraldoiekin.

Ndank Ndank elkartearen musika

Eskolako pation Ndank Ndank elkarteak jarri du musika.

Ondoren, bazkaria izan dute: 80 bat lagun elkartu dira, giro onean amaitzeko eskolako jaia.

Astean zehar egingo dutena

Beste zenbait ekintza ere izango dituzte ikasturtea amaitzeko: datorren martitzenean antzerkia egingo dute 5. eta 6. mailetako ikasleek; eta, hurrengo barikuan, eskolako ikasle eta irakasleek eta Alaiak abesbatzak emanaldia egingo dute plazan, 11:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak