Txapelketatik kanpo geratu dira aramaioarrak, Herriartekoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko eka. 7a, 22:50
Kadete mailako lehian, Aramaioko eta Guardiako pilotariak.

Finalerdiak galduta, txapelketatik kanpo geratu dira Aramaioko pilotariak. Hiru partiduak galdu dituzte: kadete mailako partidua izan da lehiatuena –20-22–; gazte mailan 10-22 galdu dute; eta, nagusietan 6-22.

Aramaio Herriartekotik kanpo geratu da Guardiaren aurka 0-3 galdu ondoren. Etxean jokatu dituzten txapelketako finalerdiak; hala ere, ezin izan duten Arabako Errioxako pilotarien aurka ezer egin.

Kadete mailakoa, estua

Kadete mailako partidua izan da lehiatuena: "Partidu ona izan da, luze joan da eta gogorra izan da", azaldu du partidu amaieran Jon Herrarte entrenatzaileak. Markel Arriolabengoa eta Xabi Errasti izan dira etxeko pilotariak. Ondo eutsi dute, 20-19 ere aurreratu dira markagailuan, baina azkeneko tantoak Guardiaren aldekoak izan dira. 20-22 galdu dute partidua.

Gazte mailan, lehia polita

Gazte mailako lehia polita izan da: "Gantxo politak ikusi dira", azaldu du Herrartek. Asier del Campo eta Aimar Quintana pilotariek zuten dena eman dute baina emaitza kontra izan dute: 10-22.

"Gustura egindakoarekin"

Azkeneko lehian erraz nagusitu dira Guardiakoak: 6-22. "Kadete mailan eta gazte mailan bagenuen irabazteko esperantza, baina ezinezkoa izan da gaurkoan", dio entrenatzaileak, eta gaineratu du: "Balorazio ona egiten dugu. Txapelketako finalerdietara iritsi gara, orain arte ez da halakorik egin. Ea datorren urtean finalera iristea dugun!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak