Aramaioko pilotariak finalerako txartelaren bila, Herriartekoan

Julen Iriondo 2019ko eka. 7a, 13:18

Pronostikoak apurtu eta Gasteiz kanporatu zuten aurreko asteburuan, eta Guardia dute kontrario orain.

Ligaxka laugarren eta azken postuan amaitu eta gero, beste multzoko lehenaren kontra jokatzea egokitu zitzaion Aramaiori. Pronostikoak hautsi eta 2-1 irabazi zioten, ordea, Gasteizi: "Gazte mailakoarekin nahikoa ziur geunden, euren pilotari onena ez zelako etorri, besteak beste; ondo jokatu eta kadete mailakoa irabaztea izan da aurrera egiteko gakoa", zioen Jon Herrarte entrenatzaileak; 22-16 irabazi zuten aramaioarrek –22- 5, gazte mailan; eta 8-22 galdu zuten nagusietan–.

Ondorioz, gaur, barikua, 18:30ean hasita eta etxeko pilotalekuan, Guardiaren kontra izango dute finalerdia aramaioarrek. Arabako Errioxako pilotariak beste herri indartsu bat, Amurrio, kanporatzetik datoz. Hala ere, eta Julen Olaizolak jokatu ezina ere kontra izango duten arren, badute finalerako sailkatzeko itxaropena: "Kadeteetan irabazteko aukera badugula uste dut; gazte mailakoa ikusiko dugu nola doan; baina nagusietan ere badugu irabazteko esperantza, eurek ere baja garrantzitsua dute eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak