Gizon bat ospitalera eroan dute sute baten kea arnastu ostean

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko ekainaren 4a

23:00ak inguruan hartu zuen su Aramaioko Azkoaga auzoan dagoen Dukiena jatetxeko tximiniak. Ertzaintzak jakinarazi duenez, su txikia izan bazen ere ke asko pilatu zen eta ondorioz, 61 urteko gizonezkoa Debagoieneko ospitalera eraman behar izan zuten.

Zubillagako suhiltzaileak joan ziren jatetxera; sua guztiz itzali, kea atera eta eraikina hozteko lanak egin zituzten bertan, Ertzaintzak azaldu duenez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak