Aitor Ugarte nagusi Espainiako Kopako bigarrenean ere

Julen Iriondo 2019ko eka. 3a, 14:26

Roquetesen, Tarragonan, jokatu da kilometro bertikalen egutegiko bigarren lasterketa, eta Arredondokoan bezala Aitor Ugarte aramaioarra izan da nagusi kadete mailan. Ia bost minutu atera zizkion bigarrenari.

4.300 metroko ibilbidea eta 850 metro inguruko desnibel positiboa zituen kadete mailako lasterketak. Ugartek hasi eta lasterrera jo zuen erasoa, eta bakarrik geratu zen lasterketa buruan –normalean bai, baina oraingoa ez da izan erlojuaren kontrakoa–.

Kilometro bertikalen Espainiako Kopako hurrengo lasterketa uztailean izango da, Sierra Nevadan. Espainiako Txapelketa ere izango da, eta irabazten duenak abuztuan Italian izango den Munduko Koparako sailkapena eskuratuko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak