Gorbeialdeko emakumeen topaketa, barikuan

Julen Iriondo 2019ko eka. 3a, 10:48
Iturriotz, hitzaldi batean.

Urkabustaizen izango da, eta Joseba Iturriotzek hitzaldia egingo du berdintasun planen garrantziaren gainean.

Emakumeen jabekuntzarako eta berdintasunerako Laia eskolak, Gorbeialdeko Kuadrillak eta Udalak antolatuta egingo da barikuan emakumeen topaketa, Urkabustaizko kultura etxean.

Begoña Ganzabal jarduneko alkateak egingo die ongietorria bertaratzen direnei, 17:00etan. Jarraian izango da Josebe Iturriotzen hitzaldia, berdintasun planen garrantziari buruzkoa. Hori amaitutakoan, berriz, Red Kuorumeko teknikarien txanda izango da; Gorbeialdeko Kuadrillako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Planaren aurkezpena egingo dute.

18:15ean, ondorioetarako tarte bat, baina era arin eta dibertigarrian, Oihulari Klownen Klownklusioak ikuskizunaren bitartez. Luntxa izango da ondoren, eta Urkabustaizen emakumea izan izenburudun amaiera hitzaldia azkenik.

Topaketarako autobusa 16:00etan aterako da Aramaioko eskolatik, eta ludoteka zerbitzua ere izango da; biak doan, hilaren 4a aurretik izena emanda: berdintasuna@gorbeialdea.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak