Foru Planerako eskakizunak: Barajuen eta kiroldegia

Julen Iriondo 2019ko mai. 31a, 10:42

Auzo hartan eta kirol instalazioan lanak egiteko eskatzea onartu du udalbatzak osoko bilkuran.

Barajuengo azpiegitura lanak egitea aurreko Foru Planerako ere eskatu zuen Udalak, baina Aldundiak ez zuen onartu, lanotarako behar adinako aurrekonturik ez zuela-eta. 2020-2021 aldirako, beraz, eskaera egingo dute berriro.

Hori, Foru Planaren azpiegituren atalerako; ekipamenduen atalean, berriz, kiroldegiaren gaineko eskaera egingo du Udalak: "Frontoiko teilatuak arazo handiak ematen ditu; duela hiruzpalau urte gastatu zen diru bat konpontzen, baina materialak ere eman du berea, eta dena aldatu behar da", zioen Hirigintza batzordeko buru Martin Arriolabengoak.

Bi eskaera eta ez hiru 

Behin kiroldegian lanak egiten hasita, kanpoko pilotalekua estaltzea ere nahi du Udalak, eta hori ere eskatuko dute.

Foru Planerako hiru eskaera egiteko aukera du Aramaiok, eta gero Aldundiak aukeratuko lituzke bi. Egitekotan, egingo diren lanak Udalak lehenesten dituenak izan daitezen, bi eskari soilik egitea erabaki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak