Perlata talde arrasatearrarekin hasi ziren musika emanaldiak, 21:00etan, eta haien atzetik Tributo MCD (Aramaio), Alta Tension (Aramaio), Katez (Leitza), Balarrasa (Durango) eta Desorden (Portugalete) taldeak ere igo ziren taula gainera. Aurtengoan egun bakarreko egitaraua prestatu dute eta agertokian emakumeen presentzia handiagoatu nahi izan dute.