Idatzizko bertsoak kultura etxean plazaratu dituzte Gorbeialdeko bertsolari gazteek

Eneko Azurmendi 2019ko maiatzaren 18a

Gorbeialdeko Bertso Eskolen Topaketa egin dute Aramaion, eta Murgiako, Zigoitiako, Legutioko  eta Aramaioko bertako 14 urtez azpiko bertsolariek euren idatzizko bertsoak kantatu dituzte. 16 talde aurkeztu dira guztira, eta talde bakoitzean bi eta lau kide artean izan dira.

Hezkuntza araututik eta zenbait bertso eskoletatik bultzatuta, urtero egiten dute topaketa hau eskualdean –iaz ere Aramaion egin zuten–. Bertsolari dezentek hartu dute parte, eta ikustera ere etorri dira zenbait guraso, ia eserlekuak betetzeraino. Bukaeran, gainera, bat-batean abestera ausartu dira hainbat bertsolari.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak