Ipuin lehiaketaren sariak jaso dituzte Aramaioko gaztetxoek

Mirari Altube Arrese 2019ko maiatzaren 11

Euskarazko idazketa sustatzea helburu duen ipuin lehiaketaren sariak banatu ditu Txirritola euskara elkarteak. Urtero lez, lan gehien gaztetxoek aurkeztu dituzte.

Ipuin kontalariaren saioak girotu zien sari banaketa aurreko egonaldia neska-mutikoei. Ezin gusturago jarraitu zituzten gainera haren istorioak. Eta ondoren aurtengo lehiaketara aurkeztutako lanik onenak saritu zituzten Txirritolako kideek.

Hona hemen irabazleak:

1. maila: Taldea

2. maila: Taldea

3. maila:

  • Maren Abarrategi Txintxurreta: Lur azpiko ibilaldia 
  • Manex Astola Azkarraga: Kunfu eta Ken-Txi anaiak 

4. maila:

  • Ixiar Bikuña Bayer: Amonaren kondaira
  • Eñaut Olaziregi Ruiz de Azua: Mari eta Xabier 

5. maila: 

Hegoi Azkarate Arriolabengoa: Mr Polloren ikerketa

Ibai Garaitaonaindia Galdos: Ipuin saltsa

6. maila:

Gailur Zubia Ameskoa: Bizitzako betebeharrak

Ilargi Bengoa Gomez de Segura: Bidean ikasitakoa

12 eta 18 urte bitartekoak:

  • Leire Vilches Beitia: Nireak egin du
  • Leire Arrizabalaga: Lehena baina ez azkena

18 urtez gorakoak:

  • Manex Agirre, Xabi Igoa eta Maider Alday: Kryptonitak
  • Maitane Gomez de Segura: Gure baitan daukagun ipuina
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak