Xavier Sureda Lorabarri Astean, 'La revolución natural' aurkezten

Julen Iriondo 2019ko mai. 3a, 18:25

Josep Pamies.

Bihar izango da egitarauko lehen ekintza, eta askotarikoak egingo dituzte hilaren 11 bitartean.

Auzolana izango da bihar, zapatua, Lorabarri Astea hasteko –09:00etan, Andramarin–. 21:00etan, kultura etxean, Los espigadores y la espigadora dokumentala emango dute.

Domekan, Betaurreko berdeak bisita gidatua izango da Amillena elkartekoekin –11:00etan, plazan–; kontsumo ereduaren gainean gogoeta egiteko aukera izango da. Izena emateko, aramaio.amillena@gmail.com.

Astelehenean, ilen krema egingo du Amaia Pavonek, 17:00etan, erretiratuen elkartean. Martitzenean, La revolución natural dokumentala aurkeztuko dute Xavier Sureda zuzendariak eta Josep Pamiesek; 18:30ean, kultura etxean.

Eguaztenean, elikadura burujabetza eta feminismoa izango dituzte hizpide Bizilurko eta Etxaldeko emakumeek Sastiñan, 18:00etan. Bariku arratsaldean erlezaintza ikastaroa egongo da –udaletxean eman behar da izena–, Juan Mari Arriolabengoarekin. Landuko diren gaiak:

  • Nola lortu erlezain izatea 
  • Erlezaintzaren historia 
  • Erlearen Anatomia 
  • Erle kolonia eta bere betebeharrak 
  • Erleak eta ekosistema
  • Erlauntza motak eta beharrezko ekipoa 
  • Erauzte prozesua eta beharrezko baliabideak: eztia, polena, propoleoa eta jalea. 

Azkenik, zapatuan, Lorabarri Azoka eta bigarren eskuko azoka izango dira. Herriko ekoizleen produktuak eta produktu ekologikoak egongo dira salgai plazan, 11:00ak eta 14:00ak artean. Bigarren eskuko azokari dagokionez, arropak eta osagarriak izango dira, eta baita haurrentzako trona, motxila, bainuontzi, bizikleta, motor, patinete eta abarrekoak ere (jostailurik ez). Materiala ekonomatuan jasoko dute, bihar, zapatua, 11:00ak eta 13:00ak artean, eta martitzenean eta eguenean 17:30ak eta 20:00ak artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak