Korrikaren bueltan antolatutakoen barruan zen jokatzekoa finala, baina finalera iritsi zen bikoteetako bat, Beñat Arregik eta Oihan Bideburuk osatutakoa, min hartuta zegoen, eta, ondorioz, partidua jokatu barik lortu zuten txapela Lopezek eta Agirrek.
Finalaren ordez, dena den, lagun arteko partidua jokatu zuten txapeldunek Julen Olaizola eta Mikel Balanzategiren kontra. Azken hauek irabazi zuten.