Cesar Mansok, Alexander Ordeñanak eta Aitor Izkuek lehia estua izan dute hasieratik. Lehen itzulia bukatu orduko tartea zabaldu dute lasterketa buruan. Ia elkarrekin egin dute proba osoa, Mansok, laugarren itzulian, erritmoa aldatzea erabaki duen arte. Orduan utzi ditu atzean Ordeñana eta Izkue. "Ez da tarte zabalegia izan, baina gai izan naiz, bukaerara arte mantentzeko", esan du bukaeran. Aitortu du ez zuela Aramaioko ibilbidea ezagutzen, baina asko "gustatu" zaiola. Gaurko garaipenarekin Euskadiko Openeko liderraren maillota jantzi du.
Aurreko asteko lasterketako eroriko baten ondorioz, puntuekin hasi du lasterketa Lierni Lekuonak. "Lasai. Presarik gabe". Atzetik zetozen ziklistek harrapatu dutenean, pedal kolpea aldatu, eta ordura arte gordetako indar guztiekin, lehen heldu da Azkoagako helmugara.
Ibilbidea, oso siku
Azken asteetan euririk egin ez izanak, asko gogortu du Aramaioko Barajuen eta Azkoaga auzoen artean egokitutako ibilbidea. Bost kilometrokoa. Aldapa behera azkarrekin, eta aldapa igoera teknikoekin. Bada, lurra horren siku egoteak, oso fisiko bilakatu du proba. "Iazko ibilbide bera izan da. Iaz, oso lokaztuta, eta gaur, oso siku. Batera zein bestera, oso gogorra. Baina, gaur, bereziki, fisikoa izan da. Arnasari buelta emateko astirik eta lekurik gabe", esan du bukaeran Argider Isasti oñatiarrak.
Iritzi berekoa izan da Elite mailan hirugarren sailkatu den Ander Bengoa aramaioarra: "nahiago dut lokatza. Hiru alditan irten zait bizikletako katea. Gainera, asko sufritu dut".
Sailkapenak
Hemen maila ezberdinetako sailkapenak
Elite
- Cesar Manso
- Alexander Ordeñana
- Ander Bengoa
Open Scratch
- Lierni Lekuona
- Paula Suarez
Sub 23
- Aitor Izkue
- Javier Larrayoz
- Iñigo Sagardoi
Master 30
- Ander Lekuona
- Iñaki Carro
- Eneko Gonzalez
Master 40
- Martin Goikoetxea
- Urko Munduate
Master 50
- Ruben Glera
Juniorrak
- Mikel Olaetxea
- Gexan Albisu
- Xabier Txintxurreta
Open juniorrak
- Estibaliz Sagardoy
- Edurne Izkue
- Nahia Polo
Kadeteak
- Ander Biurrarena
- Elisandre Urze
- Alfonso Fernandez