Auzoetako jaietarako eta taldeentzako dirulaguntzak

Julen Iriondo 2019ko apirilaren 2a

Gantzagako jaiak.

Eskaera epea zabalik dago, eta kultura, kirol eta gizarte arloetakoena, gainera, laster itxiko da.

Udalaren bi dirulaguntza mota eskatzeko dago epea zabalik: auzoetako jaiak antolatzeko, batetik, eta kultura, kirol eta gizarte arloetakoak, bestetik. Lehenengora aurkezteko bi epe daude aukeran, ekainaren 3a eta irailaren 2a; bigarrenerako, berriz, apirilaren 9a baino lehen egin behar da eskaera.

13.500 euro daude aurten au-zoetako jaiak antolatzeko. Ez dituzte laguntzetarako onartuko: erlijio edo sexu arrazoiengatik bazterketa eragiten duten ekin-tzak, edo beste edozein kolekti-bo baztertzen dutenak; animaliei tratu txarrak ematen dizkiotenak; ingurumena kaltetzen dutenak; eta euskararen erabilera lehe-nesten ez dutenak.

Dirulaguntzek "borondatezko izaera" dute, eta Udalak ez du jasotzen dituen eskakizun denei erantzun baikorra emateko de-rrigortasunik, eskatzaileek bal-dintza guztiak beteta ere. Diru-laguntza jasoz gero, hau ez da inoiz egindako gastuen %80 baino gehiago izango.

Kultura, kirol eta gizarte ar-loetarako, berriz, 17.080 euro daude; zehazki, aipatutako ar-loetarako eta aisialdiarekin, hezkuntzarekin edo euskarare-kin lotutakoetarako izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak