Bi finalerdiak aintzat hartuta, puntuazio altuagoak izan ziren aurreko asteko Legutioko saioan gaurkoan baino; gaurko irabazleak, Viñasprek, aurreko astean hirugarren egin zuen Abarrategik baino puntu gutxiago eskuratu ditu. Dena den, finalean denak hasiko dira zerotik, eta egun hartan egin beharko du bertsotan txapela jantzi nahi duenak.
Dulantzikoari dagokionez, oso gustura ez dela aritu aitortu du ordezkari aramaioarrak, Paula Amilburuk –Beñat Garaio eta Rikardo Gonzalez de Durana ziren beste bi bertsolariak–, nahiz eta behetik gora joan omen den: "Puntu erantzunetan jardun dut gusturen".