Paula Amilbururen txanda izango da oraingoan

Julen Iriondo 2019ko mar. 15a, 13:36

Arabako Bertsolari Txapelketako sei aramaioarretik bostek aurreko asteko Legutioko saioan abestu eta gero, Amilbururen txanda izango da oraingoan. Zapatuan, 17:30ean, izango da bigarren finalerdia, Dulantzin, eta bertan geratuko da erabakita ze sei bertsolarik jardungo duten hilaren 30eko Gasteizko finalean. 

Amilbururekin batera, kantuan ariko dira Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Aroa Arrizubieta, Rikardo Gonzalez de Durana eta Beñat Garaio.

[Informazio gehiago]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak