'Adimen emozionala familian' izenburudun ikastaroa egingo dute

Julen Iriondo 2019ko mar. 13a, 16:56
Ikastaroa iragartzeko karteleko irudia.

San Martin eskolak, bertako guraso elkarteak eta Udalak antolatu dute ikastaroa, eta Sara Mera Sanabria psikologoa izango da emango duena. 

Emozio motei buruz jardungo dute, eta halako galderei erantzuna ere topatuko diete: Zer dira emozioak? Zergatik da hain garrantzitsua adimen emozionala familian? Nola laguntzen digute emozioek jokabidea ulertzen? Zer da adimen emozionala? Zer egin dezakegu adimen emozionala garatzeko? Nola eragiten du gure adimen emozionalak komunikatzeko moduan?

Ikastaroak bi saio izango ditu: hilaren 26an, 17:30ak eta 19:30ak artean, teorikoa; apirilaren 2an, ordutegi berarekin, praktikoa. Bi saioak izango dira eskolako liburutegian. Ikastarorako izena hilaren 22a baino lehen eman behar da: elkartasuna@aramaioeskola.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak