Julen Olaizola txapeldun Zizurko Lau t´erdiko Txapelketan

Eneko Azurmendi 2019ko mar. 9a, 15:08
Julen Olaizola eta Josu Olaizola, aita, garaipena lortu ostean.

Markagailua iraulita lortu du aramaioarrak garaipena Arbaizaren aurka, kadete mailan. Izan ere, 10-4 eta 17-10 galtzen joan ostean, 17-18 gailentzea lortu du. Polemika apur bat ere izan da, bi tanto errepikatu behar izan dituztelako.

Hasieran, Arbaizak hartu du partiduaren pisua. "Atzelaria denez, atzeratu egiten zizkidan pilota guztiak. Nik eustea lortu dut, eta ahal izan dudanean, aurrean jokaldiak egiten saiatu naiz", azaldu du Olaizolak. Hala ere, 10-4 aurreratu da Arbaiza. Orduan, erasokorrago jokatzen hasi da aramaiorra, airez gehiago sartzen, eta hamarna berdintzea lortu du.

Atsedenaldi baten ostean, Arbaizak berriz ere abantaila handia hartu du (17-10). "Amore emateko zorian egon naiz", dio Olaizolak. Hala ere, partiduan sartuta jarraitu du, arriskatzea erabaki, eta partiduari buelta eman dio azkenean (17-18).

Bi tanto errepikatu

17-14an bat. Arbaizak bi pareta bat egin ostean, pilotaasko zabaleratu da. Aurreko epaileak Arbaizari eman dio tantoa eta atzekoak, berriz, kanpoan egin duela botea. Azkenean, Olaizolari eman diote tantoa eta partiduan jarraitu ahal izan du, bestela amaituta baitzegoen.

17-17an izan da bestea. Txapan jo duela adierazi du batek eta ona izan dela besteak. Azkenean, peloteo luze baten ostean, arriskatu egin du Arbaizak, eta txapapera joan zaio pilota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak