Inauteri ospakizun animosoa Aramaioko San Martin eskolakoek

Julen Iriondo 2019ko martxoaren 5a

Ipuina izan da aurtengorako aukeratutako gaia. Askotariko ipuinak hartu dituzte aitzakia mailaz maila mozorroak eta ikuskizunak prestatzeko. Desfilea egin dute eskolatik plazara eta, bertako emanaldiaren ostean, txokolate jana egitera itzuli dira eskolara.

Plazako emanaldian mailaz maila egin dituzte saioak, eta amaieran irakasleek ere egin dute euren dantza, guztiek batera txulalairekin bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak