Iaz berrartutako bazkariarekin datoz, atzera ere, Inauteriak

Julen Iriondo 2019ko ots. 27a, 19:40

Eskolako umeek martitzenean ospatuko dituzte, eta maskarak egiteko eta makillaje tailerra izango dute.

Aurreko urteetan zenbaitetan egin izan zena berreskuratu, eta, arratsaldekoa barik, egun osokoa izan zen iazko Inauteri festa; aurten, errepikatu egingo dute formula. 13:30ean izango da hasiera; kalejira egongo da trikitixa eskolakoekin. 14:30ean, herri bazkaria, eskolako jangelan. 17:30ean, berriz ere musikak lagunduta abiatuko dira frontoitik, eta 18:00etan izango da mozorro lehiaketa plazan. Txokolate jana ere egingo dute, eta amaitzean, disko festa –eguraldi txarra eginez gero, zuzenean frontoian egingo dute–.

Mozorro lehiaketarako izena emateko azken eguna gaur da –liburutegian–. Gaia librea da, eta bakarka edo taldeka –lau pertsona, gutxienez– mozorrotu daiteke. Lehenengo saria 90 eurokoa da, eta bigarrena 50ekoa, bai haurretan eta bai 14 urtetik gorakoetan. Originaltasunaren saria ere egongo da, 50 eurokoa.

Eskolako umeentzako martitzeneko tailerra 17:00etan izango da, ludotekan. 5 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta joan behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak