Aitor Ugarte hirugarren, Zigoitiko final laurdenekoan

Mireia Bikuña 2019ko ots. 17a, 13:29
Aitor Ugarte, Zigoitiko final laurdenean abesten.

Aramaioarrak 215,5 puntu lortu ditu Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdenekoan. Haren aurretik sailkatu ziren Oihane Perea (saioaren irabazlea) 246 punturekin eta Aroa Arrizubieta 236rekin. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Hurrengo final laurdenekoa Aramaion jokatuko da, hilaren 23an.

Zigoitiko kultura etxean 80 lagun bildu dira txapelketako bigarren saio ikusteko. Haien aurrean, sei bertsolari nor baino nor gehiago: Serapio Lopez, Unai Bengoetxea, Aroa Arrizubieta, Irati Anda, Oihane Perea, eta Aitor Ugarte. Etxaun Otañok ipinitako gaiekin hamahiru bertso puntuagarri abestu dituzte, eta honela geratu da sailkapena: 

  1. Oihane Perea: 246 puntu

  2.  

    Aroa Arrizubieta: 236 puntu

  3.  

    Aitor Ugarte: 215,5 puntu

  4.  

    Serapio Lopez: 211,5 puntu

  5.  

    Irati Anda: 201,5 puntu

  6.  

    Unai Bengoetxea: 199,5 puntu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak