Diru bilketa egingo da herrian Korrikako kilometroak erosteko

Julen Iriondo 2019ko otsailaren 18a

Korrikak hamalau kilometro egingo ditu Aramaion –apirilaren 14an izango da–, eta horiek guztiak herriko elkarte, eskola, erakunde, eta abarren artean erostea da asmoa; horretarako, diru bilketa egitea proposatu du antolaketa batzordeak.

Kilometro bakoitza 425 eurotan salduko da, eta kilometro osoa erosi nahi duenak euskara@aramaio.eus helbidera idatzi edo udaletxera deitu behar du. Kilometro osoa erosi ezean, diru ekarpena egin daiteke Txirritolaren kontuan –3035 0161 21 1610004439–, kontzeptuan ekarpen egilearen izena jarriz –elkarte edo dena delakoa–. Otsailaren 25ean amaituko da epea. Bestalde, Korrika pasako den egunean bertan , 18:30ean, jaialdia izango da frontoian, eta bertan herriko kultura taldeek eta artistek egingo dute erakustaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak