Mediku zerbitzuari buruzko azalpenak eman ditu Ospitaleak

Julen Iriondo 2019ko ots. 15a, 11:33

Denbora batez zerbitzua ohi baino murritzagoa izan zela-eta ardura zegoen Udalean eta herritarren artean.

Mediku kontsultaren ordutegia murriztuta ikusita, herritarren artean gaiari buruzko kezka zabaldu zen. Debagoieneko ESIn –ospitalea– egin zuen galdera Goienak, eta erantzuna izan da hainbat faktorek eragin zutela egoera, baina berriz ere lehengoan dela: "Gabon garaian, oporrengatik egon daitezkeen ordezkapen arazoei bertako familia medikuaren baja gehitu zitzaion, eta, honek eraginda, egun batzuetan, arreta zerbitzua ordu batzuk murriztu beharra izan zen". Gainera, ordezkoak ere baja hartu eta "mediku agenda berrantolatu" beharra egon zen, Debagoieneko ESIren arabera.

"Urtarrilaren 7tik aurrera, ordea, 08:00etatik 15:00etara egunero dago ordezko medikua pazienteak artatzeko, nahiz eta egun jakin batzuetan mediku ordutegia 13:30ean bukatu –ez da ohikoa izaten–", azaldu dute. Halaber, medikuarenera joateko aurrez txanda hartu behar dela gogorarazi dute. Udalak ere egin zuen bilera arduradunekin, eta erantzun bera jaso zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak