Araiako aretoa jendez lepo bete zen bertsolarien lana gertutik jarraitzeko. Eta horiek Marta Ugarte gai-jartzailearen esanetara jardun zuten lanean. Guztira hamahiru bertso abestu zituzten, eta behin lanak bukatuta, epaimahaiak honela banatu zituen puntuak:
- Iñaki Viñaspre: 258 puntu
- Manex Agirre: 251,5 puntu
- Paula Amilburu: 228 puntu
- Rikardo Gonzalez de Durana: 222,5 puntu
- Felipe Zelaieta: 205,5 puntu
- Jon Ruiz de Pinedo: 201 puntu
Aramaioarrak finalerdietan izango diren oraindik jakin ez, puntuen arabera sailkatuko direlako hurrenez hurren hamabi bertsolari.
Otsailaren 23an Aramaion
Datorren zapatuan, otsailaren 16an, Zigoitian izango da kanporaketa eta Aitor Ugarte aramaioarrak jardungo du han.
Otsailaren 23an, ostera, Aramaion jokatuko dute hirugarren final laurdena, eta hiru aramaioar izango dira oholtza gainean: Andere Arriolabengoa, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa.