10:00etan plazan elkartu dira guztiak eta lehen koplak elkarrekin abestu ondoren bi taldetan banatu dira: Lehen taldea Matxinkalen hasi da, ondoren Eguzkierripa auzoan zehar abestu dute eta amaitzeko Goiko Errrota baserrira joan dira. Bigarren taldea, berriz, Zalgo auzotik hasi da eta ondoren Errotaberrira joan dira, handik Arraga auzora eta amaitzeko Iturrieta baserrira.
14:00etan Ibarran elkartu dira bi taldeak Ehiztari Txoko Elkartean bazkaria zain baitzuten eta behin tripa ondo beteta kaleko etxeetan abestuko dituzte Santa Ageda koplak guztiek elkarrekin.
Bertan izan dira besteak beste, herriko Trikitixa eskolakoak, Bertso eskolakoak, Papargorri haur eta gazteen abesbatzakoak eta baita Bixente Goikoetxea helduen abesbatzakoak ere.