Jesus Etxabe eta Simon Muñoz izan dira hirugarren onenak –gazta eta ardo botila bana–. Laugarren sailkatutako bikoteak ere saria izan du. Ardo botila bana eraman dute etxera Ramon Altunak eta Angel Astondoak.
Zortzi bikotek eman dute izena –ohi baino gutxiago–, eta ondoren 25 pertsona inguru batu dira mahaiaren bueltan, afaltzeko. "Giro ezin hobean egon gara, betiko moduan", azaldu du Miguel Loitik, antolatzaileetako batek.