Santa eske herrikoirako entseguak eguenean hasiko dituzte

Eneko Azurmendi 2019ko urt. 18a, 12:27
Santa eskea, iaz. Argazkia: Jose Luis Madina.

Urtarrilaren 24an eta 31an egingo dituzte entseguak, kultura etxean, eta lehenengo saioan eman beharko da izena otsailaren 2an ehiztari txokoan egingo duten bazkarirako.

Aurreko urteetan bezala, herriko elkarte ugari arituko dira aurten ere kantuan herrian otsailaren 2an –zapatua–: Aramaixoko Bertso Eskolako, Triki Kalejira taldeko eta Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzetako ordezkariak aterako dira, Santa eskean. 10:00etan elkartuko dira, herriko plazan, eta goizean hainbat auzotan ibiliko dira kantuan. Bazkalostean, Ibarran abestuko dute. Aurrez, baina, bi entsegu egingo dituzte.

Eguenetan izango dira bi saioak, urtarrilaren 24an eta 31n, kultura etxean, 19:00etan. Ekimena lau eragile horiek antolatzen duten arren, deialdia herritar guztientzat zabalik dago eta guztiak daude gonbidatuta.

Kalez kale kantuan ibili ostean, guztiek elkarrekin bazkalduko dute, urteroko ohiturari jarraituz, eta urtarrilaren 24ko entseguan eman beharko da izena horretarako. Umeek 15 euro ordaindu beharko dute eta helduek, berriz, 20 euro. Bazkaria ehiztari txokoan izango da, 14:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak