'Hamaika amaren seme (alaba)' etzi, domekan

Julen Iriondo 2018ko abe. 14a, 08:46

Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Herriaren historia oinarri duen antzezlana da Dokek taularatuko duena.

Mendea bete duen Eusko Ikaskuntzaren enkarguz Josemari Valez de Mendizabalek idatzitako antzezlana da. Oñatin eta Arrasaten eman eta gero dator Aramaiora –19:30ean, kultura etxean–, eta Euskal Herriko lau hiriburutara bidaiatu aurretik.

Doke taldekoen antzezpenaz gain, eszena bereziak eta bideoak ere baditu lanak. Eta Aramaiok protagonismo berezia du: esan bezala, aramaioarra da egilea, eta baita musikaren egokitzapenak egin dituena ere, Sabin Salaberri –musikak presentzia handia du obran, garaian garaiko pieza esanguratsuak moldatuta–; doinu horiek abesten Papargorri abesbatzakoek jardungo dute, eta antzezle lanetan ere bai; denera, agertokian izango diren hamahiru pertsonetatik hamar aramaioarrak dira.

Josemari Velez de Mendizabalek balioa ematen dio –antzerki taldearen blogean argitaratutako artikuluan– Aramaiok, antzezlan honen bitartez, Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenari egindako ekarpenari, bai eta Doke antzerki taldeak herriarekin duen harremanari ere, bereziki eskertuz Udalaren laguntza, euren entseguetarako aretoa uztearren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak