Bisitariak gustura Aramaiori buruz ezagututakoarekin

Julen Iriondo 2018ko abe. 9a, 15:51

Oraingoan Gorbeia Euskadik antolatutako abendu osorako bisita sortaren barruan –Gorbeia inguruko herrietan–, Amillena elkartearen eskutik Aramaio hobeto ezagutzeko aukera izan dute kanpotik etorritako bisitariek. Gasteiztik eta Bizkaitik etorritako lagunek hartu dute parte.

Amillena elkarteko Libe Ramilak eman dizkie azalpenak. Santa Ana ermita parean hasi eta, kalean behera, bainuetxea, Bizente Goikoetxea, eliza, udaletxea, Sastiña eta ekonomatua izan dituzte hizpide. 

Hainbat gauzak harritu dituzte bisitariak: adibidez, Aramaiok iraganean burdinaren industriarekin izandako loturak eta eliza sarrerako hormek, bozgorailu funtzioetarako duten ahalmenagatik. 

Ekonomatuan amaitu dute bisita, eta kanpotik etorritako lagunek hainbat gauza erosteko aprobetxatu dute. Aitortu dute asko gustatu zaiela bisita, herria hobeto ezagutzeko eta Aramaio "balioesteko" balio izan diela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak