Euskaraldiko azken ekintzak izango dira herrian eta eskolan

Julen Iriondo 2018ko aza. 30a, 10:54

Ikasleak, eskolan ateratako txaparekin.

Gaurkoen ostean, Euskararen Eguna ospatuko dute eskolan; herrian lasterketa egingo dute domekan.

Eskolan aste osoan egin dituzte ekintzak, Euskaraldia dela-eta. Gaur, ipuin musikatu emanaldia izango dute aurrena, eta txokolate-jana 16:00etan. Astelehenean, bestalde, jolasak izango dituzte lehenengo, eta Euskaraldiaren abestia kantatu eta dantzatuko dute gero, 15:30ean. Eskolarako txapa bereziak atera dituzte, eta antzerako dinamika martxan jarri, ikastetxe mailan.

Herrian, berriz, bezperan, domekan ospatuko da Euskararen Eguna. Euskararen aldeko lasterketa izango da 12:00etan hasita –izena, 11:00etatik aurrera, plazan–: 270, 725, 1.600 eta 3.200 metroko ibilbideak izango dira, oinez edo korrika egitekoak. Sailkapenik ez da egongo, eta amaieran luntxa egongo da udaletxeko arkupeetan. Parte hartzen dutenek bi euroren truke buff bat eskuratzeko aukera ere izango dute.

Aurretik, baina, gaur bertan, bikoizketa lehiaketako eszenaratzeak izango dira: 17:30ean, 8 eta 12 urte artekoenak; eta 18:30ean, 12 urtetik gorakoena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak