Kantua eta bertsoa ere izango dira asteburu honetan herrian

Julen Iriondo 2018ko aza. 23a, 10:31

Bertxoko sariketako saioa egongo da gaur Zabolan, eta Bizente Goikoetxea abesbatzarena domekan elizan.

Eguenean izan zen Santa Zezilia, eta data seinalatua dela-eta emanaldia egingo du Bizente Goikoetxea abesbatzak domekan; San Martin elizan izango da, 12:30ean.

Aurretik, gaur bertan –barikua–, Bertxoko sariketako hirugarren kanporaketa jokatuko da Zabolako elkartean. Aramaioar bat ere ariko da, gainera, kantuan: Martin Abarrategi. Harekin batera, finalerako txartel bila abestuko dutenak dira Mikel Martin, Xabi Antia eta Beñat Garaio. 19:30ean hasiko da saioa.

Aitor Ugarte, sailkatuta

Azaroaren 29ko Gasteizko Hala Bedi tabernako finalerako txartela dagoeneko baduena Aitor Ugarte da. Sariketako bigarren kanporaketan abestu zuen, aurreko barikuan, eta aramaioarra eta Unai Anda izan ziren entzuleen bertsolari gustukoenak. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Hala Bedi Irratiak antolatzen duten sariketaren finalean sei bertsolari ariko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak