Trikiti doinuek alaitu dute San Martin bezperako jaia

Eneko Azurmendi 2018ko aza. 10a, 10:06

Trikikalejira elkarteko 30 trikitilari inguru batu dira emanaldian. Aurten, berrikuntza modura, Aramaioko trikiti eskolak Errezilgo trikiti eskolarekin elkarlanean sortutako 61,4 kilometro izeneko diskoa aurkeztu dute –bi herrien arteko distantzia–. Diskoko abesti batzuk jo dituzte eta ikasleei ere banatu diete diskoa. Datorren astetik aurrera salgai jarriko dute herriko tabernetan, bost eurotan.

Bestalde, errifen zozketa ere egin dute, eta hauek dira zenbaki sarituak:

  • 1100. Asteburu bat landetxe batean (saridunak jaso du saria dagoeneko).
  • 0563. Urdaiazpiko bat.
  • 0084. Gazta bat (saridunak jaso du saria dagoeneko).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak