Euskaraldian izena emateko azken egunak eta formazioa

Julen Iriondo 2018ko azaroaren 9a

Biziprest formazio saioa egingo dute martitzenean osoko bilkuren aretoan, 18:30etik 20:00etara. Ahobizi eta belarriprest izango direnek Euskaraldian nola jokatu jakiteko aholkuak emango dituzte. Udaletxean bertan edo euskara@aramaio.eus helbidean eman daiteke izena. 

Bestetik, Euskaraldian izena emateko, mahaia egongo da gaur plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak