San Melixenak izango dira Gantzagan bi asteburuotan

Julen Iriondo 2018ko aza. 9a, 15:38

Askotarikoak jasotzen ditu egitarauak. Zatirik handiena asteburu honetakoa izango da, eta hurrengorako geratuko da kantu bazkaria.

Bihar, zapatua, meza izango dute 12:00etan, Aretxabaletako abesbatzarekin –ondoren kontzertua eskainiko dute–; 13:00etan, bermut dantza; 17:00etan eta 17:30ean, mus eta patata tortilla txapelketak; 17:30ean, baita ere, umeentzako jolasak eta puzgarria; 19:30ean, tortilla txapelketako sari banaketa eta dastaketa; eta, 23:00etan, dantzaldia –ohera joan aurretik, txokolate beroa–. Domekan, 11:15ean, Arrasate Musikaleko txistulari banda; 12:30ean, txirrindulari igoera; 13:00etan, triki-poteoa; eta, 17:00etan, tute txapelketa.

Hurrengo zapatuan, berriz, kantu bazkaria egingo dute 14:30ean, musikariek lagunduta. WhatsApp bidez eman behar da izena, 669 94 65 94 zenbakian, eguaztena baino lehen.

Hiru egunetan kanpai errepikek eta etxafuegoek iragarriko dituzte jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak