Etxeko bikote bakarra sailkatu da asteburuan finalerako

Julen Iriondo 2018ko urriaren 28a

San Martin pilota txapelketari finalak baino ez zaizkio falta dagoeneko. Asteburuko finalerdietan Mikel Sanzek eta Markel Arriolabengoak lortu dute txartela, Adurtzako Ugalde eta Leonardori irabazita, kadete B mailan. Alebin A mailan Julen Fernandez eta Aitor Luzuriagak eta infantil B mailan Aner de la Torrek eta Ander Gonzalezek galdu egin dituzte euren partiduak, eta, ondorioz, ezingo dute azaroaren 10eko finalean egon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak