Dantzak, azoka, trikitilariak, bazkaria eta zaparradak Aramaioko jubilatuen eguna ospatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko urr. 27a, 14:47

Jubilatuen eguna ari dira ospatzen gaur Aramaion. Goizean izan dituzte ekitaldi gehienak: azoka, meza, dantzak, taloak... Euri zaparradak ere izan dira. Azokara aterkiak eraman dituen artisau batek salmenta ona izan duela aitortu du.

Udaletxe aurrealdean egin dituzte dantzariek dantzak. Han hasi dituzte baina azken piezak udaletxeko arkupetan dantzatu dituzte, euriagatik. Ordurako talogileak lanean ari ziren eta jendea ilaran taloa erosi eta jateko prest.

Animalien, artisauen eta barazkien azokako postuak ere goizetik zeuden ikusgai. Eztia eta gazta saldu dituzte, baina baita zumitzezko otarreak eta eskuz margotutako aterkiak ere. Kalabaza erraldoi bat ere bazegoen postuen artean eta haren pisua zen kalkulatu beharrekoa. Behetik ibili dira gehienak.

Kiroldegian dute bazkaria gaur Aramaioko jubilatuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak