Irailaren 7an hasitako txapelketa ari da amaierara iristen. Azaroaren 10ean jokatuko dira finalak, eta asteburu honetan geratuko da erabakita haietan ze bikote ariko diren.
Bihar, barikua, lau neurketa izango dira, 18:00etan hasita. Azkenekoan, kadete B mailakoan, Mikel Sanz eta Markel Arriolabengoa aramaioarrek Adurtzako Ugalde eta Leonardo izango dituzte aurkari. Aurreko neurketan, Danel Herrarte eta Xabi Errasti ariko dira Zaramagako Aranburu eta Formosoren kontra, infantil A mailan, baina horiek sailkatuta daude finalerako –Julen Olaizola eta Asier del Campo kadete A mailan bezala–.
Domekakoa 10:00etan hasiko da; bederatzi neurketa izango dira, eta hirugarrenean, alebin A mailan, Julen Fernandez eta Aitor Luzuriaga ariko dira Lakuako Ruiz eta Ormazabalekin; bosgarrenean, infantil B mailan, Aner de la Torre eta Ander Gonzalezek Legutioko Cariñanos eta Fernandez de Olano izango dituzte aurkari.