Bainuetxea
Lehenik garai batean bainuetxea izan zena ikusi dute. Izan ere, bainuetxearen historia 1827an hasi zen. 1861 eta 1881ean haunditu egin zen eta XX.mende hasieran itxi egin zuten. 1970ean, berriz eraikina bota zuten.
Eliza eta udaletxea
Hurrengo geltokia eliza eta udaletxean egin dute. Izan ere, Aramaioko San Martin eliza neoklasikoa da. Horrez gain, udaletxeko multzoa ezagutu dute eta baita ekonomatoaren funtzionamendua ere. Azkenik, Bixente Goietxearen jaiotetxea ezagutzeko aukera izan dute.
Hurrengo hitzorduak
Azaroaren 18an izango da hurrengo bisita eta kasu honetan, helburua natura interpretazioa izango da. Neguan etena egingo duten arren, martxoan familientzako bisita mitologikoa egingo dute. Apirilean, berriz, natura interpretaziorako irteera egingo dute eta hau gazteei zuzenduta egongo da. Betaurreko berdeak ekintza antolatu dute maiatzerako eta azkena, ekainean izango da eta Erdi Arorako bisita aurreikusi dute.