Berdinsarean sartu da Aramaioko Udala, udalbatzak erabakita

Julen Iriondo 2018ko urriaren 19a

Berdintasunaren aldeko eta emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako erkidegoko udalen sarea da Berdinsarea. 69 udalerri daude bertan, eta EAEko bizilagunen %79 ordezkatzen dute. Tokiko gobernuetatik kudeatutako programa eta zerbitzuak bultzatu, indartu, koordinatu eta ebaluatzea da sarearen egitekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak