'Aramaixo bizi' leloarekin irudi berria erabiliko du Udalak

Julen Iriondo 2018ko urr. 18a, 12:50

Edurne Kortabarria aramaioarrak sortutako irudia Udalak antolatutako hainbat ekintzatan erabiliko dute. Armarria ez dute, dena den, alde batera utziko: ekintza eta jakinarazpen instituzionaletan erabiliko dute.

Lelo eta irudi berria hainbat komunikazio, kartel eta euskarritan erabiliko du Udalak. Honela, "kalera begirako irudia eguneratu eta modernizatu" nahi dute, "modu berean gertutasuna ere eskaintzeko".

Irudiak aplikazio berezia izango du, arloaren arabera; esate baterako, ingurumena, berdintasuna, kultura-kirola eta euskara: "Irudi honen helburua da aterki bat jartzea arlo bakoitzean sortzen diren ekintza, ekimen edota mezuei, komunikazioa hobetuz eta denok jakiteko zertan edo zein arlotan lanean dabilen Udala", azaldu dute.

Euskalkian jarri dute herriaren izena, "gertukoago" egiteko helburuarekin, eta bizi hitza gehitu diote, "bere zentzu zabalean", Aramaio "herri bizi bat" nahi dutelako, aramaioarrek bizi dutena eta bizi mantentzen dutena zentzu denetan, "bizi kalitatez, ingurumenarekin, elkarbizitza ahalik eta on eta lagunkoienean...".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak