Asteburuan zehar honako ordutegiak izango ditu. Goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 16:15eatik 18:30eara. Asteburuan zehar eguraldi ona iragarrita dagoenez, plisti-plastaka aritzeko giroa izango dute aramaioar gazteek.
"Gustatuko litzaiguke herrian igerileku bat edukitzea, urte osoan zehar erabiltzeko modukoa. Baina herri txiki bat gara, eta gure baliabideak mugatuak dira. Antzuolan honen aldeko apustua egin zuten, eta interesgarria iruditu zitzaigun gurea bezalako herri batentzako. Guk ere apustua egin dugu, eta ea orain erabilera ona ematen diogun" azaldu du Lierni Altuna Aramaioko alkateak.
Arrizabal Elkartea S.L. enpresa izan da lanen arduraduna, eta aurrekontua 109.505 eurokoa izan da. %75, gutxi gorabehera, Europatik jasotako diru laguntza batekin ordaindu dute, eta gainontzekoa Udalak jarriko du.