Gaur inauguratuko dute ur parkea

Julen Iriondo 2018ko ira. 28a, 08:29
Ur parkea, amaituta.

Astean amaitu dituzte lanak, eta, eguraldi ona aprobetxatuz, asteburu denean egongo da erabiltzeko aukera. 16:15ean inauguratu eta 18:30 arte egongo da gaur. Hori izango da arratsaldeko ordutegia zapatuan eta domekan ere. Goizez, berriz, 11:00etatik 13:00etara. Hurrengo astean eguraldiaren arabera irekiko dute.

Arrizabal Elkartea S.L. enpresa izan da lanen arduraduna, eta aurrekontua 109.505 eurokoa izan da. %75, gutxi gorabehera, Europatik jasotako diru laguntza batekin ordaindu dute, eta gainontzekoa Udalak jarriko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak