Bapo bazkaldu dute kontuak kontatu bitartean, eta ondoren, nagusienei opariak eman dizkiete. "Txandaka jasotzen dituzte opari horiek, beti berberendako izan ez daitezen", jakinarazi du Cristina Etxenagusia zinegotziak, eta aurten honako hauek jaso dituzte: Luis Elexpuru, Pilar Nafarrate, Luisita Goikoetxea eta Elias Galarza. Azken hori oraintsu hil bada ere, oparia ematea erabaki dute.