Azpiko Racing taldeak omenaldia jaso du Sagardo Egunean

Xabi Gorostidi 2018ko irailaren 23a

Iaz Aramaioko Pilota Taldea izan zen txotx irekiera egiteko ohorea izan zuena, eta aurten, aldiz, 17 urtez rallysprinta antolatu duen Azpiko Racing taldea omendu nahi izan dute. Primerako baldintzekin egin dute Sagardo eguna gaurkoan: eguraldia paregabe, herriko hamar ekoizleren sagardoak dastagai, eta dantza taldekoak jo eta su taloak egiten.

Goiz pasa ederra egin ostean, jubilatuen bazkaria egingo dute gaur frontoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak